Testuaren sailkapenaTestu honen gaia
juridikoa da. Frantziako iraultza hasi eta gero idatzita dago.
Carlos IV.a erregea monarkia absolutua jarraitu nahian dabil eta, Frantzian gertatu denaz ohartuta, ez zaio hango berririk hona iristea komeni; horregatik aduanetara iristen den guztia jasotzeko agindua eman du.
Testuaren azterketaFrantziatik datozen berriei zabalpena eragotzi nahi zaie eta, horretarako, hurrengo
neurriak hartu nahi dira:
- Iraultzari buruzko liburuak Estatu Ministeriora bidaliko dira.
- Zeharkako loturak dituzten objektuak Hazienda Ministeriora, osagarriak kendu ahal izateko.
- Frantsesez idatzitako liburu guztiak Errenta Zuzendari nagusiei, badaezpada ere, errebisatu ahal izateko.
Frantzia berria aipatzen da testuan: Iraultzaren ondorengo Frantzia esan nahi du, Borboiak erori eta gero sortu den Frantzia.
Zigiluz itxita aipatzen du testuak: garaia hartan erabiltzen zen lakrari egiten dio erreferentzia. Itxita esan nahi du, dudarik gabe.
IruzkinaGarai honetan, 1792an,
Carlos IV.a zen errege eta
absolutismoa zen nagusi.
Ilustrazioaren ideiak gogoko zituzten erregeak eta, batez ere, bere balidoa zen
Godoyk, baina neurri batean.
Despota Ilustratuak ziren eta
Todo para el pueblo, pero sin el pueblo lemapean agintzen zuten. Zenbait aldaketa egin zuten, ekonomiaren esparruan gehienak edo hezkuntzan,
EHAE sortu zen eta
Errege Mintegiak ospe handia hartu zuen.
Caracaseko Errege Konpainia ere lanean ari zen eta etekin handiak lortzen zituen. Baina absolutismoaren printzipioak baztertu gabe.
Frantzian konbentzio nazionalak heriotza zigorra ezarri zion Luis XVI.ari eta honek zirrara berezia eragin zuen Europako gorteetan, erantzuna emateko ekintzak prestatzen hasiz. Ordura arte ilustrazioa aurrerapen bezala ikusten bazuten ere, agintariak beldurrak airean zeuden, iraultzaren berria zabalduz gero, euren egoera pribilegiatuaren amaiera ekar zezakeelako. Lehenengo neurria izan zen
mugak istea, iraultzaren uholdea gelditu nahian. Honen adibide garbia dugu
Lasaitasun publikoaren aurkako orriak sartzeko debekua, aztertzen ari garen testua.
Begi bistakoa da dokumentu honek izugarrizko garrantzia izan zuela, baina ez zela iraultzaren eragina gerarazteko gai izan. Frantzia eta Espainia bata bestearengandik
gertuegi zeuden informazioak itzaldu ahal izateko eta
euskal portuetan ezin ziren ixildu Frantziatik zetozen berriak. Are gehiago,
Konstituzioaren aldeko talde bat osatu zen eta, oraindik oso goiz bada ere, pixkanaka liberalismoaren ideiak errotzen joango dira eta, debekuak debeku, aldaketa ezinbestekoa izango da.
Iturriak: Unai, Inacio, Imanol, Irati, Eñaut eta Ihintzaren iruzkinak.