Have a Wetpaint account? Sign in
Frankisten zinismoa Gernikako bonbardaketaren aurrean
Testuaren sailkapenaIzaera militarra eta politikoa du. Burgosen idatzi zen 1937an nazionalak iparraldea hartzeko ahaleginetan murgildu ziren gerra zibileko fase hartan Kondor Legio alemaniarrak Gernika bonbardatu eta gutxira.
Testuaren azterketaTestu honen bidez, Gernikaren bonbardaketa eta suntsiketa Euskal Armadari egotzinahi zieten, Agirre lehendakariaren salaketak ukatuz eta baztertuz, honek bonbardaketa nazionalei leporatzen baitzien. Nazionalek, justifikazio gisa, armada nazionalak gauzatutako ekintzak goratzen dituzte, oso modu baikorrean goratu ere, eta Espainia nazionalaren ideia indartzen dute; aldiz, Espainia eta Euskal Herria errepublikar eta abertzaleari egiten zaizkion aipamenak oso ezkorrak dira. Hortaz, nazionalek libratzaileen eta salbatzaileen lekua hartu nahi izan zuten eta errepublikazaleak eta nazionalistak maltzur eta Espainiaren galtzailetzat aurkeztu zituzten.
Iruzkina1936ko altxamenduaren ondoren Euskal Herria bi aldetan banatu zen. Alde batean, Arabak eta Nafarroak gartsuki hartu zuten parte matxinatuen alde, bertan destinaturiko militarrek eta Errepublikaren aurkako indar eskuindarrek bultzatuta. Erro sakonak zituzten indar eskuindarrek bi lurralde horietan.
Bestalde, gobernuari leial iraun zuten Bizkaian eta Gipuzkoan hiru bloke handitan (eskuina,ezkerra eta euskal nazionalismoa) banaturik zeuden bi lurraldeek. Herrialde hauetan zeuden militarrek eta segurtasun indarrek Errepublikari leial iraun zuten oro har. Halaz ere, Garellanoko koarteleko ofizial batzuk saiatu ziren konspirazioan eta matxinatzen saiatu ziren era berean, Donostiako Loiolako kuarteleko militarrak.
Kostaldeko bi euskal lurraldeak Errepublikari leial iraun zuten gainerako lurraldeetatik berex geratu ziren, Kantabria eta Asturiasekin batera. Egoera hark biziki oztopatu zituen komunikazioak eta egoera are zailagotu zuen kanpoko estatuen Interbentzioaren Aurkako Tratatuak. Itsasbideak eta mugak blokeatu zirelako.
Aipatzekoa da Mola Iruñean egoteak izan zuen garrantzia. Bere postutik errazagoak ziren karlistekiko harremanak, estatu-kolpearen prestakuntzari begira, karlistak nagusi baitziren Nafarroan. Errepublikaren hasieratik ari ziren karlistak bere indar paramilitarrak, erreketeak, entrenatzen faxista italiarren laguntzaz. Halatan, uztailaren 18an armadako tropez gainera, ongi antolatu eta ekipaturiko gudatalde ugarik erabili izan ahal zituzten iparraldeko frontean.
Gerra laburra izan zen Euskal Herrian eta hamaika hilabete iraun zuen: uztailaren 18ko altxamendutik lurraldea osorik okupatu zen arte, uztailaren 2ra arte. Euskal Herriari dagokionez, bi fase bereiz daitezke gerran: lehena Gipuzkoan eta bigarrena, Bizkaian.
Gipuzkoan garatu zen gerraren lehen fasea, frontea Deba ibaian ezarri zen arte, 1936ko udazkenera arte alegia. Juntas de Defensa eta Herri Fronteko alderdiek gidatu zituzten gerra mugimenduak, eta ez zen erabakiak hartuko zituen agintaritza baturik izan. Halatan, errepublikazaleen aldeko bandoan handia izan zen antolakuntza eza eta soldatu eta bitarteko gutxi izan zuten ondo entrenaturiko errekete kolomei eta armadari aurre egiteko. Lubakietako borrokak nagusitu ziren guduetan, hango orografia menditsua aproposa baitzen gerra molde horretarako. Errebeldeek erasopean ezarri zuten Irun, mugako bidea mozteko. Mendebalderantz jo zuten ondoren, Donostian barrena, Deba ibaira iritsi arteraino.
Bigarren fasea Autonomia Estatutua onartu ondoren garatu zen eta Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen. Bizkaia izan zen gerra eremua. Hasiera batean lasaitu egin zen frankisten presioa, indar guztiak bildu baitzituzten Madrilgo frontera; hats egin ahal izan zuen Eusko Jaurlaritzak eta bitartean sortu zuen Eusko Gudarostea (euskal armada), gotortu zituen Bilboko babesak, eta kontraerasoari ekin zion Arabako lurretan. 1937ko udaberrian hasi ziren gudu gogorrak, errebeldeek Madrilen porrot egin ondoren. Askoz ere soldadu eta baliabide material gehiago erabili ziren. Errebeldeek alemanen Kondor Legioaren eta brigada italiar baten laguntza izan zuten; armada errebeldeko soldaduekin eta erreketekin batera 40.000-60.000 soldadu, berrehun artilleria pieza eta ehun hegazkin zituzten guztira. Eusko Gudarosteak 40.000 soldadu, ehun artilleria pieza, bi hegazkin taldetxo, mugikortasun eskasekoak biak (aerodromoak frontetik hurbil zeuden eta, hortaz, ezin ziren behar bezala babestu) zituen bere aldetik. Teknika militar berri batzuk plazaratu ziren fase honetan: oinezko soldaduek ekin aurretik, hegazkinek eta artilleriak bonbaz sakailatzen zituzten hartu beharreko lekuak. Hiri zibilak ere masiboki bonbardatu zituzten –Durango eta Gernikako bonbardaketa, azken hau hemen komentatzen ari garena- etsaiak beldurtu eta guztiz adoregabetzearren. Frankistek hego eta ekialdetik eraso zioten Bizkaiari martxoaren azken egunetatik aurrera eta, bi hilabete eta erdiren ondoan sartu ziren Bilboko hirian (ekainaren 19an).
Aipagarria da Eusko Jaurlaritzak erretiradaren orduan hartu zuen erabakia, ez baitzuen errebeldeen esku geratuko zen produkzio-aparatua ezdeusean utzi. Errepublikako gobernuaren ezadostasunarekin berriz ere, euskal lurralde guztiak errebeldeen eskuetan geratu ondoren, EAJ alderdiak Santoñako Ituna hitzartu zuen italiarrekin; haren arabera errenditu egin ziren batailoi nazionalistak eta ordainean itsasoratu ahal izango ziren euskal nazionalistak bila etorriko zitzaizkien ontzietan. Ituna ez zuten, ordea, errespetatu eta kartzela frankistetan sartu zituzten nazionalistak.
Urte askotan ukatu zuen Francoren erregimenak Gernikako bonbardaketa, gerran inolako babesik gabe bizi ziren zibilen aurkako bonbardaketak nazio artean izan zezakeen sonagatik. Baina II. Mundu-Gerran, bai faxistek eta bai aliatuek, horrelakoak eta handiagoak ere egin zituzten, nazien kontzentrazio-esparruak edo Estatu Batuek botatako bonba atomikoa, adibidez. Picassok bere obrari Gernika deitu bazion ere, egoera latza eta beldurgarria ez zen herri honetan bakarrik eman.

|
koro |
Latest page update: made by koro
, Dec 17 2007, 6:07 PM EST
(about this update
About This Update
view changes - complete history) |
|
Keyword tags:
frankistak
Ituna
More Info: links to this page
|
There are no threads for this page.
Be the first to start a new thread.