3. Pertsiarren ManifestuaThis is a featured page

Testuaren sailkapena
1814an Borbondarrak tronura itzuli zirenean, Cadizen izandako hainbat absolutista erregearengana joan zen, konstituzioa gogoz kontra onartu beharrean izan zirela eta,berriz ere absolutismoa ezartzeko eskatuz. Dokumentu hori da aurrean duguna.

Testuaren azterketa
Testuan 3 ideia agertzen dira:
  • Idazleak pozik daude Fernando VII.a Espainiara itzuli delako.
  • Monarkia absolutuaren defentsa sutsua egiten dute, herritar guztientzat dituen abantailak azpimarratuz.
  • Antzinako legeen eta Monarkiaren araberako gobernua eskatzen dute, Cadizko konstituzioari uko eginez.
Beste argibide batzuk:
  • BH: Bere Maiestea, Fernando VII.a.
  • Gatibutasun 6 urteak: 1808-1814.
  • Cadizeko dekretuak: Konstituzio liberala.

Iruzkina
Fernando atzerrian zegoen bitartean, Jose I.aren aurkariak Cadizen bildu ziren eta bertan Gorteak eratu zituzten, konstituzio liberal bat idatziz. "La Pepa" izenez ezagutzen dugun konstituzioa idatzi zuten 1812. urtean. Hau egin zutenak Cadizen bildutako liberalak eta absolutistak ziren, denak frantsesen aurkakoak, hori bai. Hala ere, absolutista hauek ez ziren gustura geratu konstituzioarekin eta Pertsiarren Manifestua idatzi zuten. Izena antzinako pertsiarren ohitura batetik datorkio, idatziaren hasieran agertzen dena: Era costumbre entre los antiguos persas vivir 5 días de anarquía...

Desiratua itzuli zenean, gorteetako diputatuen zatiketa aurkitu zuen eta, manifestu honetan eskatzen zitzaionari jarraituz, herriaren subiranotasuna eta askatasunak defendatzen zituen idazkia alde batera utziko zuen segituan. Kontuan izan behar dugu Fernando VII.a absolutista zela, eta Cadizen gehiengoa liberala izan arren, absolutistak herritarren artean gehiengoa zirela. Hori ikusita, ordezkari absolutistek Fernando VII.ari eskatu zioten bere burua agintari absolutu izendatzeko, eta hark oso pozik onartu zuen eskaria. Modu honetan hasi zen beste 6 urteko absolutismoa, baina diferentzia handi bat zegoen oraingoan: liberalen aurkako etengabeko borrokak, alegia.

Aipatzekoa da testua idatzi zuten absolutistek eman zuten iritzi aldaketa, gerra amaitu bezain pronto, aurrez babestu zuten "La Pepa" bazterrera utzi baitzuten. Liberalak ez ziren, ordea, guzti honen aurrean oso pozik egongo, eurek prestaturiko konstituzioa pikutara joan baitzen. Hain zuzen ere, ezinegon hori izango da Riegoren altxamenduaren eta hirurteko liberalaren ezarpenaren arrazoia, Cadizko konstituzioa berrezarriz.

Benetan garrantzitsua izan zen garai hartan testu hau, beste hainbat arrazoiren artean, Fernando VII.a absolutismoa ezartzera bultzatu baitzuen. Honetan datza bere garrantzia, ordura arteko konstituzio liberal bakarra albo batera utzi zuen agiria izan baitzen.
Egileak
Ana, Eneko, Beñat, Amaia, Ihintza, Eñaut...



koro
koro
Latest page update: made by koro , Sep 7 2009, 3:47 AM EDT (about this update About This Update koro Edited by koro

4 words added
2 words deleted

view changes

- complete history)
Keyword tags: None
More Info: links to this page
Started By Thread Subject Replies Last Post
Anonymous martin 0 Wednesday, 6:04 PM EST by Anonymous
 
Thread started: Wednesday, 6:04 PM EST  Watch
eskerrik asko testu iruzkinarengatik.
Do you find this valuable?    
Keyword tags: None (edit keyword tags)

Anonymous  (Get credit for your thread)


Showing 1 of 1 threads for this page