Version User Scope of changes
Mar 12 2008, 5:35 PM EDT koro
Mar 10 2008, 5:06 PM EDT koro 3 words added

Changes

Key:  Additions   Deletions
Testuaren sailkapena
1808ko maiatzaren 20an, Espainiako erregeak, bere basailuei idatziriko dokumentua dugu hau. Testuan esaten duenez, bere koroa Frantziako enperadoreari uzten dio. Testua Baionako Biltzarrean idatzi zen eta helburua Borboiek koroa uzten dutela jakinaraztea da.

Testuaren azterketa
Testuaren izenburuak dioen bezala, erregeak bere tronua utzi egiten du (abdikazioa), Napoleoni emanez.

Honela, testuaren bi paragrafoetan helburua (monarkiaren oparotasuna, lasaitasuna, segurtasuna…) lortzea eta nori zer ematen zaion esplikatzen du (tronua, Espainia eta Indietako eskubideak Napoleoni).

Testuak ulertzera ematen du, koroa bere borondatez utzi duela, baina gauza argia da beste erremediorik ez duelako utzi duela.

Iruzkina
Testu honen doinua lagunkoia eta atsegina bada ere, ez du garaiko egoerarekin antzekotasun handirik.

Egoera ondo aztertuz gero, arraroa da Espainiako erregeak Frantziako enperadoreari koroa uztea; behartuta sinatu zuela dokumentu hau pentsarazten digu. …

Aranjuez, Godoy , Murat... komentatu.

Fernado VII.ari eta Carlos IV.ari Napoleonekin biltzeko “gonbidapena” egin zien etab erarekin eraman zituen Baionara, bertako biltzarrean parte hartzera. Biltzar honetan, biak ia-ia euren karguei uko egitera behartu zituzten, eta testuan euren amorrua ez agertzea mehatxaturik egotearen ondorio da. Napoleoni herria sutu eta euren aurka egite komeni ez zitzaionez, Carlos IV.ari aginduko zion testu hau idazteko, honen bidez, herritarrak lasaitzeko.

Aipatu behar da, hala ere, ez zutela Napoleonek eta bere anaia Jose I.a Bonapartek bila zebiltzen helburua bete-betean lortu, handik gutxira lehertu baitzen Madrlgo Altxamendua. Azken honen aurkako errepresio gogorrak oihartzun handia izan zuen Europa osoan eta Napoleonen Inperioaren erorreraren erantzuleetako bat izan zen. Harrekin batera erori zen Jose I.a Bonaparte ere, eta orduan Fernando VII.ak, Desiratuak, lortu zuen agintea.

Lehen esan dugun bezala, Carlos IV.a agitea galtzekotan zen Baionara eraman zutenean, eta bertan agintea Napoleoni ematera behartu zuten. Horixe da testuaren doinu atseginaren zergatia eta, egia esan, duda egiten dut berak idatzia izan zen edo ez, beste batek idatziz gero ez baitzen inor ohartuko.

Egileak
Irati, Xabier, Eneko, Eñaut eta Alain