Testuaren sailkapena 1808ko maiatzaren 20an, Espainiako erregeak, bere basailuei idatziriko dokumentua dugu hau. Testuan esaten duenez, bere koroa Frantziako enperadoreari uzten dio. Testua Baionako Biltzarrean idatzi zen eta helburua Borboiek koroa uzten dutela jakinaraztea da.
Testuaren azterketa Testuaren izenburuak dioen bezala, erregeak bere tronua utzi egiten du (abdikazioa), Napoleoni emanez.
Honela, testuaren bi paragrafoetan helburua (monarkiaren oparotasuna, lasaitasuna, segurtasuna…) lortzea eta nori zer ematen zaion esplikatzen du (tronua, Espainia eta Indietako eskubideak Napoleoni).
Testuak ulertzera ematen du, koroa bere borondatez utzi duela, baina gauza argia da beste erremediorik ez duelako utzi duela.
Iruzkina Testu honen doinua lagunkoia eta atsegina bada ere, ez du garaiko egoerarekin antzekotasun handirik.
Egoera ondo aztertuz gero, arraroa da Espainiako erregeak Frantziako enperadoreari koroa uztea; behartuta sinatu zuela dokumentu hau pentsarazten digu. …
Aranjuez, Godoy , Murat... komentatu.
Fernando VII.ari eta Karlos IV.ari Napoleonekin biltzeko “gonbidapena” etorri zitzaien eta berarekin eraman zituen Baionara, bertako biltzarrean parte hartzera. Biltzar honetan, biak ia-ia euren karguei uko egitera behartu zituzten, eta testuan euren amorrua ez agertzea mehatxaturik egotearen ondorio izango da. Napoleoni espainiar herria sutu eta frantsesen aurka egitea komeni ez zitzaionez, Karlos IV.ari aginduko zion testu hau idazteko, honen bidez, herritarrak lasaitzeko.
Aipatu behar da, hala ere, ez zutela Napoleonek eta bere anaia Jose I.a Bonapartek bila zebiltzen helburua bete-betean lortu, handik gutxira lehertu baitzen Madrileko Altxamendua. Azken honen aurkako errepresio gogorrak oihartzun handia izan zuen Europa osoan eta Napoleonen Inperioaren erorkeraren erantzuleetako bat izan zen. Harrekin batera erori zen Jose I.a Bonaparte ere, eta orduan, Fernando VII.ak, Desiratuak, lortu zuen agintea.
Egileak
Irati, Xabier, Eneko, Eñaut eta Alain